loading
Ohiko galderak
Galdera orokorrak

Zein gailutan erabil dezaket Guau?

Guau gailu askotan erabil dezakezu. Hona hemen orain daukagun zerrenda:

Webgunea: www.guau.eus helbidean, nabigatzaile nagusietan. Mugikor eta tabletak: Google Play dendan (Android v9tik aurrera) eta App Store dendan ‘Guau’ aplikazioa jaitsita (iOS 12.4 bertsiotik aurrera). Beste gailuak: Chromecast gailuan edo zure Android edo iPhone gailutik TVra ‘cast’ eginez.

Zenbat gailu izan ditzaket aktibatuta batera?

Guauk ez du mugarik gailuen inguruan. Nahi adina gailu erabil ditzakezu.

Zein sistema eragile dira bateragarriak Guaun?

Guau iOS eta Android sistema eragileekin bateragarria da.

Zein nabigatzaile erabil dezaket?

Guau nabigatzaile hauetan erabil daiteke: Chrome 96 edo berriagoa, Firefox 95 edo berriagoa, Safari 15.2 edo berriagoa eta Edge 96 edo berriagoa.

Nola lor dezaket Guau erabiltze bat?

Hasteko, izena eman behar duzu. Horretarako, jarraitu ondoko urratsak:

Web nabigatzaile batean bazaude: sartu guau.eus helbidera eta klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Berria zara? Erregistratu’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.

Mugikorrean bazaude (iOS edo Android app-etan): bilatu Guau aplikazioa zure dendan, Apple edo Play store-an, eta deskargatu. Klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Berria zara? Erregistratu’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.

Nola deskargatu dezaket Guauko edukia?

Eduki asko mugikorretarako aplikazioetatik deskarga daitezke. Egin klik edukiaren ondoan dagoen deskargatzeko ikonoan eta Deskargak atalean gordeko da. Deskargak atalera joateko, klikatu Nire audioak menu nagusian. Edukien eskubideen arabarera, baliteke eduki batzuk ez egotea deskargatzeko moduan.

Wifia edukitzea ezinbestekoa al da Guauko edukiaz gozatzeko?

Ez, zure mugikor edo tabletaren bidez sartzen bazara Guaun, edukiak 4G edo 5G konexio batekin eskura ditzakezu, baina egokiagoa izan daiteke edukia WiFi bidez erreproduzitzea, erreprodukzio-kalitate hobea izateko eta datu mugikorren kontsumo handia saihesteko.

Guau doakoa al da?

Bai, Guau guztiz doakoa da erregistratutako erabiltzaileentzat.

Entzun eta ikus al ditzaket Guauko edukiak Estatutik kanpo?

Edonon gozatu ahal izango duzu Guauko edukiez. Dena den, edukiak Estatuko lurraldetik kanpo erreproduzitzeko eskuragarri egongo dira, dagozkien lizentziek hala ahalbidetzen duten bitartean.

Zer da Guau?

Guau EITBren audio unibertso osoa eta hainbat euskal erakunderen audio eta podcastak biltzen dituen plataforma digitala da. Mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria da. Mota askotariko edukiak aurki ditzakezu Guaun: gure irrati guztietako (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, Euskadi Musika eta Euskal Kantak) irratsaioak zuzenean edo nahieran, gure podcast eskaintza zabala, bideopodcastak, soinu fikzioak, audioliburuak eta askoz ere gehiago. Audioa maite dutenei zuzendutako plataforma digital berria da. Entzun nahi duzuna, nahi duzunean! Dohainik da. Deskargatu, erregistratu eta gozatu!

Profilak

Nola sortu, aldatu edo ezabatu profilak.

Profil bat sortzen baduzu, Guauren esperientziaz eta gogokoen zerrendaz goza dezakezu. Profil bakoitzak bere hizkuntza-aukerak eta erreprodukzio-ezarpenak ditu. Ezarpen hauek erabiltzen dituzun gailu guztietan gordetzen dira.

Ba al dago adinaren araberako profilik Guaun?

Ez, profil orokor bat baino ez dago Guaun.

Kontua

Zer egin behar dut Guaun izena emateko?

Primeran edota Makusi plataformetan dagoeneko erregistratuta bazaude, ez duzu berriz erregistratu behar. Erabiltzaile izen eta pasahitz berberekin sar zaitezke.

Ez bazaude Primeran edota Makusi plataformetan erregistratuta, jarraitu hurrengo urratsak:

Web nabigatzaile batean bazaude. Sartu guau.eus helbidera eta klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Berria zara? Erregistratu’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.

Mugikorrean bazaude (iOS edo Android app-etan). Bilatu Guau aplikazioa zure dendan, Apple edo Play store-ean, eta deskargatu. Klikatu eskuinaldean agertzen den ikonoan. Bertan, behealdean, sakatu ‘Berria zara? Erregistratu’. Bete eskatutako eremu guztiak eta ‘Onartu’. Posta elektroniko bat jasoko duzu zure kontua aktibatzeko esteka batekin. Zure kontua baliozkotu ondoren, hasi saioa erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta sakatu ‘Saioa hasi’.

Nola berreskura dezaket pasahitza?

Pasahitza berreskuratzeko, egin klik "Pasahitza ahaztu al duzu?". Posta elektroniko bat bidaliko dizugu baliozko esteka batekin. 24 orduz erabil dezakezu esteka.

Laguntza

Ezin ditut edukiak erreproduzitu, zer egin dezaket?

Egiaztatu Interneteko konexioa. Zure konexioak behar bezala funtzionatzen badu, plataforman edukia erreproduzitzen ez den arrazoia identifikatzen lagunduko dizuten mezuak agertu zaizkizu.

Arazoak jarraitzen badu, jar zaitez gurekin harremanetan guau@guau.eus posta elektronikoan.